XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- An etorri ukan bañu-etxe bateko Madrilltar emakume mordo bat, beren miriñakiakin bide guzia artuaz, eta arrikoskor guziak ere tatarraz zeramazkitela.

- ¿Eta zer?.

- Galdetu nioan bide zaitzalleari: ¿Ez aldiezu muntarik kentzen emakume oiei?.

- Ez- erantzun ziadan.

- Oiek errezago pagalezakete ba, baserritar gizajoak baño.

- Bai, baña gure erreglamentuak eztu orrelakorik esaten eta.

- ¿Eta gurdidunentzat bai?.

- Bai.

- Ba ipiniozu erreglamentuari onela: ten Señoras miriñajas 4 pesetas.

- ¿Eta zuk esana egin zuan?.

- Etzekiat, baña egiñ bazuan, etzian damu izango.

- ¿Eta zer egingo zenikio automobillai?.

- Ipini erreglamentua.

- ¿Nola?.

- Onelaxe: Katortze arrobas piedra sino bete a la.

- ¡Ixo, ixo...!.

- Oraintxe ikusiko diagu komedi polita.

- ¿Zer ba?.

- Automoille ortan datorren jendia oso apaindua dek.

- Obe ostalariarentzat.